XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) honen faltan, berak bazekien bere ume maitea soilik jaikiko zela zetzan ohetik hilobira joateko.

Erregua puntu honetara heldu zen unean, gero eta urduriago agertzeaz gain gero eta sumindura handiagoz aieneka eta marmarka ari zen umea eserita jarri zen bat-batean ohantzean eta ahots ikaragarri batez oihu egin zuen:

- Ez! Ez!... Ninia aurrena!

Ezkutuan luzaro hagorandu zuen esaldi misteriotsu hau ume eldarniagarri eta apika hilzorikoak kemen eta seriotasun preternaturalez tupustean esateak geldiarazi zituen amaren otoitzak, ikara gorriaren antzeko dartada batek hormatzen zuelarik.

- Ixo, ixo, laztana -esan zuen amak ia haserre bizian, ume gaixoaren gorputz xumea bi besoen artean estutzen zuela.

Ixo, laztana, ez egin negarrik honen ozenki.

Oba, oba maite hori.

Zirudienez umeak ez zuen ikusten, ez entzuten ere; eserita zegoen mugitu gabe, masailak sukarretan, begiak distiratsu eta zalantzakor, ezpainek adiezinezko hitzak ebakitzen zituzten bitartean.

- Etzan hadi moñoñoa; etzan hadi heure amagatik -esan zuen; nekatzen bahaiz ez dun sendatzerik izango, eta hire ama gaixoak galdu egingo hau.

Hitz horiekin neskatoak garrasi egin zuen berriro bat-batean, lehengo ahots sendo ozen berberez: Ez! Ez! Ninia aurrena! (...).